XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Naparrotik amama... - Ta, zerta datoz...? - Ta, Carlos-en mutillak zerta etortzen ziran Lazkau-ra...? - Gurekin dantzan egitera....

- Auek, e, alamuz etorriko zian Atauna... Biar emen izango ditugu....

1936-gn. uda-erdia zan.

Gure etxeak baratza zuan aldamenean eta baratzaren gibelean, ibaia.

An nebillen lan itxurak egiten....

Alako batean, gure auzoko Dominika garraxika leiotik: - Etxekoandrea, gorrik datoztela...! Gorrik datoztela...!.

- Nungo gorrik? erantxun nion leiopetik.

- Beasaingok... katalejos dator danen buru....

Irten nuan baratzako atetik kalera.

Egia zan Dominikan esana: kale-ertzean autobus bat gizonez gañezka.

Bakoitzak bere eskopeta zeraman.

Danen artean gaztetako lagun bat ikusi ta beregana urbildu nitzan: - Nora zoazte gixa orretan...?.

- Etxarritik naparrak datoz Gipuzkoara Lizarraustiko bidetik....

- Eskopeta oiekin...! - Nik ba-det arma ederra....

Ori esanakin batera, eskubiko poltxikotik aterata, pistola bat erakusten dit.

Juan ziran Lizarraustira ta etorri ziran bueltan atzera, ikusmira bat egiñ ondoren....